XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKUSI DUT IKUSI DUT Erroman Arrupe....

Harekin mintzatu-eta, izan naiz Jondoni Pauloren eliza handian, burua moztu zioten tokian...

Oren bat eta oren bi, euskal-gazteak gogoan, otoiztu dut Jondoni Paulo, Tarzeko Paulo...

- Zaul zuen Paulok hebrear izena.

Han zen, Jondoni Extebe hil zuten egun beltzean: Denek batean jauzi egin zioten gainera.

Eta hiriz kanporat eremanik, hasi ziren harrikatzen...

Beren soinekoak utziak zituzten Zaul deitu mutil gazte baten oinetan (Ap. Eg. 7,57-58).

Ez du Paulok hori ahantziko: Jauna, Extebe zure aitorlearen odola ixuri zenean, ni ere han nintzen, gogotik onartzen nituela haren hiltzaileak, eta heien jauntziak zaintzen (Ap. Eg. 22,20).

Bere bi besoak ez aski, hola bertze guzien besoak baliatzen zituen bideberrizale hori porroskatzeko.